Beste ikerkuntza plan bat egiteko asmoa du EHUk
DONOSTIA. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak jakinarazi duenez, datorren urterako beste ikerkuntza plan bat egiteko asmoa dute. Datorren urteari begira duten erronka nagusietakoa da plan hori, Goirizelaiaren esanetan. «Ezagutzaren arlo guztietan ikerketaren ekarpena hobetzea da xedea, hainbat esparrutan hobetzeko aukera handia dagoela uste baitugu». Hori lortze aldera, ikerkuntzarekin lotura duten erakundeekin harremanak sendotu nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu