Gizartea

Beste lau lagun inputatzeko eskatu du Gipuzkoako Diputazioak Irungo Ogasuneko iruzurra dela-eta

Juan Pardo, abokatu bat eta bi aholkulari dira inputatu berriak. Orain arte Irungo iruzurraren auziaren harira inputatutakoekin kolaboratu izan zezaketela esateko “nahiko infomazio esanguratsu” dagoela uste du Pello Gonzalez Ogasuneko diputatuak.

2008ko urriaren 24a
16:07
Entzun
Irungo Ogasunean ustez iruzurra egiteagatik, Irungo bulegoko zuzendari ohi Jose Maria Bravo, bere emazte Rosa Cobos, Pilar Grazenea -Irungo bulegoko langilea-, Pedro Maria Atristain -Jose Maria Bravoren bazkidea- eta Jose Lamy dekoratzailea inputatu zituzten. Orain, lau pertsona gehiago inputatzeko eskatu dio Gipuzkoako Diputazioak Irungo 2. Instrukzio Epaitegiari, atxilotutakoen kolaboratzaileak izan daitezkeela argudiatuta.

Irailaren 5ean Ogasun diputatu Pello Gonzalezek Gipuzkoako Batzar Nagusiari jakinarazi zion bere departamentuakinputazio berriak egiteko “nahiko informazio esanguratsu” zuela. Auziko ikerlariaren erantzunaren zain geratu ziren orduan.

Inputatuetako bat Juan Pardo izan daiteke, Jose Maria Bravoren nagusia izandakoa. Orain arte Pardok bi aldiz deklaratu du auzia ikertzen ari den komisioaren aurrean. Irungo epaileak bere inputazioa baztertu zuen, Fernando Argote abokatuak eskatu zuenean. Beste inputatu bat abokatu bat izan daiteke; auzi horren inguruan lekuko moduan deklaratua du dagoeneko. Beste biak bi aholkulari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.