Zornotzan (Bizkaia), San Migel kaleko lokal batek su hartu du bart goizaldean, eta, ondorioz, inork minik hartu ez badu ere, eraikinean bizi diren 60 bizilagunak etxetik aterararazi behar izan dituzte, badaezpada. Bulego gisa erabiltzen dute lokal hori, eta kalte materialak eragin ditu suak.
Atzo goizaldean antzera gertatu zen Zornotzan: beste lokal batek hatu zuen, San Joan kalean, eta hark ere kalte materialak baino eragin ez bazituen ere, eraikineko 70 bizilagunak etxetik aterarazi behar izan zituzten. Lokal hori gazte talde batek erabiltzen zuen, astialdirako.
Ertzaintza ikertzen ari da bi suteak zerk eragin dituen eta bien artean loturarik baden.