Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, beste meningitis kasu bat antzeman dute, azken egunetan diagnostikatutako zazpigarrena. Oraingoz, azken gaixoari buruzko xehetasunik ez dute eman.
Joan den astean, sei lagun gaixotu ziren meningitisarekin Iruñerrian. Horietako lauk -16, 19 eta 47 urteko hiru emakumezkok eta 3 urteko mutiko batek- senda-agiria jaso dute jada. Beste bik -14 urteko neska batek eta 80 urteko gizonezko batek- Iruñeko Bideko Amaren erietxean ingresatuta jarraitzen dute, arta intentsiboen gunean, baina hobera egiten ari direla agertu dute medikuek.
Meningitis agerraldi hori dela eta, gaixotu diren lagunekin harremanetan izan diren hamarnaka laguni jarri dizkiete txertoak.
Osasuna
Beste meningitis kasu bat antzeman dute Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu