Egun beltza ari da izaten gaurko Euskal Herriko errepideetan. Goizean hil diren hiru pertsonei beste bat gehitu zaie eguerdian Derion, 13:30ean. Azken horretan bi autok talka egin dute eta ondorioz autoetako batean zihoan gidaria hil egin da. Beste autoan zihoazen bi pertsona zauritu egin dira eta ospitalera eraman dituzte.
Beste hiru hildakoak goizean izan dira, horietako bi, Galdakaon (Bizkaia). 17 eta 19 urteko bi lagun hil dira auto istripuan. Seiak aldera izan da ezbeharra, N-634 errepidean. Volkswagen Golf eta BMW autoek talka egin dute eta gidariak zendu egin dira. Galdakaokoak bertakoak dira biak, mutilak.
Auto haietako batean zihoan 36 urteko emakumezko bat larri zauritu da, eta Basurtuko erietxera eraman dute. Errepidea moztuta geratu da, eta trafikoa A-8 autobidera desbideratu dute.
Eguneko laugarren hildakoa Arruatzukoa (Nafarroa) izan da. Sakanako herri horretan, 8:42etan, A-10ean ibilgailu bat errepidetik atera da eta gidaria hil da. Foruzainek esan dutenez, hildakoa Urdiaingo 21 urteko gazte bat da eta bere autoak zuhaitz baten kontra jo ondoren hil da.
errepideak
Beste pertsona bat hil da gaur errepidean, eguneko laugarrena
Azken istripua Derion gertatu da, Bi-631 errepidean bi autok talka egin ondoren. Goizean hiru pertsona hil dira: bi gazte Galdakaon eta beste gazte bat Arruatzun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu