INDARKERIA MATXISTA

Beste sexu eraso bat izan da Zumaian, eta mobilizatzera deitu dute

Hiru astean Zumaian gertatu den bigarren erasoa da. Mugimendu Feministak manifestazio bat antolatu du, eta haserre agertu da jazotakoaren aurrean.

Bortizkeria matxistaren aurkako mobilizazio bat Arrasaten, artxiboko irudi batean. FOKU
2021eko ekainaren 16a
17:37
Entzun

Gaur Zumaiako Baleike komunikabideak jakinarazi duenez, joan den larunbatean bi gizonezkok emakume bati eraso egin zioten, etxera bueltan zihoala. «Ez dugu etxera bidean atzera begira joan nahi. Haserre gaude, gure janzkerak gure gorputzekin nahi duzuena egiteko eta iraintzeko aitzakiatzat hartzen dituzuelako. Haserre, gure eguneroko beldurrak benetakoak direla gogorarazten digutelako halako gertaerek», adierazi du Zumaiko Mugimendu Feministak.

Erasoa salatzeko manifestazioa Beheko plazan hasiko da, ostiralean, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.