UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

"Bestelako Donostia" eraikitzeko nahia azaldu du Goiak

Donostiako Udalerako hautagai zerrenda aurkeztu du EAJk, Eneko Goia buru duela.

Joseba Egibar, Eneko Goia, Andoni Ortuzar eta Markel Olano. EAJ
2015eko urtarrilaren 31
14:07
Entzun

EAJk udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendak "esperientzia eta gaztetasuna" uztartzen dituela nabarmendu du Eneko Goiak, eta "gauzak beste modu batera" egiteko beharra azpimarratu du: "Irekiagoak izateko, hiria integratzaileagoa izateko, elkarrizketaren eta elkarlanaren bidez proiektuak garatzeko gai izateko”.

Goiak adierazi du Donostiak ez duela behar "sektarismorik, dogmatismorik eta inposiziorik", eta EAJrena jo du "benetako gizarte, etika, kultur eta alternatiba eraginkorrentzat".

Goia babesten izan da Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea. Juan Karlos Izagirre alkatearen “agintea eta inposizioa” baztertu eta “entzutea eta proposatzea” bultzatzearen alde egin du Ortuzarrek, eta gaineratu EAJk Donostia "oparoagoa, erakargarriagoa, eraginkorragoa, irekiagoa eta inplikatuagoa" nahi duela: "Hiria hiritarrentzat egin behar da, eta hori da EAJren proposamenaren ardatza: Donostia gizatiarragoa egitea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.