EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Beti EAJko kidea Jaurlaritzako lehendakari

Eusko Legebiltzarrerako zortzi hauteskunde egin dituzte 1980tik. Hemen emaitza denak.

2009ko martxoaren 1a
20:04
Entzun
Frankismoaz geroztik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eusko Legebiltzarrerako zortzi hauteskunde egin dituzte -bederatzigarrena da gaurkoa-, eta ondoren beti EAJko kidea izan da Eusko Jaurlaritzako lehendakari: Carlos Garaikoetxea (1980-1985), Jose Antonio Ardanza (1985-1998) eta Juan Jose Ibarretxe (1998-2009).

1986an, ordea, EAJko zatiketaz baliatuz -1985ean horregatik utzi zion Jaurlaritzako lehendakari izateari Garaikoetxeak; gero EA sortu zuen-, PSE-EEk lortu zituen legebiltzarkide gehien -19- eta ez EAJk -17-. Hala ere, Ardanza jarri zen lehendakari.

Orain arteko parte-hartzerik handiena 2001ean izan zen: %78,96koa.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak 1980tik

1980 (60 legebiltzarkide; handik aurrera, 75).

EAJ. 25 legebiltzarkide (botoen %38,10).

HB. 11 (%16,55).

PSE. 9 (%14,21).

EE. 6 (%9,82).

UCD. 6 (%8,52).

AP. 2 (%4,77).

PCE. 1 (%4,02).

Parte-hartzea. %59,76.

Lehendakaria. Carlos Garaikoetxea (EAJ).

1984

EAJ. 32 (%42,01).

PSE. 19 (%23,07).

HB. 11 (%14,65).

AP-PDP-UL. 7 (%9,36).

EE. 6 (%7,98).

Parte-hartzea. %68,49.

Lehendakaria. 1985era arte Carlos Garaikoetxea (EAJ), 1985etik Jose Antonio Ardanza (EAJ).

1986

PSE. 19 (%22,05).

EAJ. 17 (%23,71).

HB. 13 (%17,47).

EA. 13 (%15,84).

EE. 9 (%10,88).

AP-PL. 2 (%4,86).

CDS. 2 (%3,54).

Parte-hartzea. %69,62.

Lehendakaria. Jose Antonio Ardanza (EAJ).

1990

EAJ. 22 (%28,49).

PSE. 16 (%19,94).

HB. 13 (%18,33).

EA. 9 (%11,38).

PP. 6 (%8,23).

EE. 6 (%7,78).

UA. 3 (%1,41).

Parte-hartzea. %60,98.

Lehendakaria. Jose Antonio Ardanza (EAJ).

1994

EAJ. 22 (%29,84).

PSE-EE. 12 (%17,13).

HB. 11 (%16,29).

PP. 11 (%14,41).

EA. 8 (%10,31).

EB. 6 (%9,15).

UA. 5 (%2,73).

Parte-hartzea. %59,68.

Lehendakaria. Jose Antonio Ardanza (EAJ).

1998

EAJ. 21 (%28,01).

PP. 16 (%20,13).

EH. 14 (%17,91).

PSE-EE. 14 (%17,60).

EA. 6 (%8,69).

EB. 2 (%5,68).

UA. 2 (%1,26).

Parte-hartzea. %69,99.

Lehendakaria. Juan Jose Ibarretxe (EAJ).

2001

EAJ-EA. 33 (%42,72).

PP. 19 (%23,12).

PSE-EE. 13 (%17,90).

EH. 7 (%10,12).

EB. 3 (%5,58).

Parte-hartzea. %78,96.

Lehendakaria. Juan Jose Ibarretxe (EAJ).

2005 (BERRIAren webgune berezia)

EAJ-EA. 29 (%38,67).

PSE-EE. 18 (%22,68).

PP. 15 (%17,40).

EHAK. 9 (%12,44).

EB. 3 (%5,37).

Aralar. 1 (%2,33).

Parte-hartzea. %67,99.

Lehendakaria. Juan Jose Ibarretxe (EAJ).

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitza denak hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.