Atzokoaren aldean entzierro arriskutsua izan da gaurkoa: zezen asko mantsoen aurretik joan dira eta jendea botatzen jardun dute, eta, bestetik, Estafeta erdialdean zezen bat atzean geratu da eta handik aurrera bakarrik egin du zezen-plazarako bidea.
Merkaderesko bihurgunea baino pixka bat lehenago zezen batek aurrez aurre topatu du lasterkalari bat eta hamar zentrimetroko adarkada eman dio bizkarrean, Gurutze Gorriak baieztatu duenez. 21 urteko galiziarra da, eta larri dago. Ebakuntza egin diote eta hobeto dago orain. Beste lagun batek bernezurrean jaso du adarkada, hamabost zentrimetrokoa (43 urteko irlandarra). Larri dago baina bizia galtzeko arriskurik gabe, medikuek esan dutenez.
Bi haiez gain, beste lau korrikalari eraman dituzte erietxera, kolpeekin eta bihurrituekin. Haien artean, 56 urteko iruñear bat eta 24 urteko burlatar bat.
Zezenak eta mantsoak Estafetan erori egin dira toki desberdinetan, eta zapaldu egin dituzte lagun batzuk.
Cebada Gago gandutegiko zezenak izan dira gaur. 3.30eko entzierroa izan da.
Aurtengo entzierroak
- Uztailak 7 (asteazkena). Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Garbia.
- Uztailak 8 (osteguna). Ganadutegia: Cebada Gago. / 3.30 / Bi adarkada.
- Uztailak 9 (ostirala). Ganadutegia: Fuente Ymbro.
- Uztailak 10 (larunbata). Ganadutegia: Dolores Aguirre.
- Uztailak 11 (igandea). Ganadutegia: Miura.
- Uztailak 12 (astelehena). Ganadutegia: Victoriano del Rio.
- Uztailak 13 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar.
- Uztailak 14 (asteazkena). Ganadutegia: Jandilla.
Ibilbidea. Santo Domingo, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Telefonica, zezen-plaza. 825 metro. 8:00etan hasten da.
Bi adarkada entzierroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu