EZBEHARRA

Bi adineko hil dira, bat Larresoron eta bestea Iruñean, auto istripuz

Auto batek harrapatu du Nafarroan hildako gizonezkoa. Lapurdiko ezbeharrean, furgoneta batek auto bat jo du.

2015eko abuztuaren 22a
08:36
Entzun

Fiteroko Monasterioa kalean gertatu zen ezbeharra, 09:15 aldera. Gizonezkoa zebrabidetik kanpo errepidea gurutzatzen ari zela, auto batek harrapatu zuen.

Zauri larriak zituen, eta erietxera eraman zuten. Ordu batzuk geroago hil zen, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Bestalde, Senpereko emazte bat hil zen ostiralean Larresoroko (Lapurdi) D918 bidean. Furgoneta batek harrapatu zuen emazteak gidatzen zuen autoa. Furgonetak kontrola galdu, eta autoa jo zuen. Emazteak 81 urte zituen. Haren ondoan zegoen gizona, 84 urtekoa, larriki zauriturik eraman zuten Baionako ospitalera. Furgonetaren gidaria, berriz, arinki zauritu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.