16 eta 17 urteko bi nerabe atxilotu zituen Ertzaintzak atzo Hondarribian, ustez jazarpena jasaten zuenetako batek egoera salatu ondoren. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, nerabeek urte bete zeramaten lapurretak eta mehatxuak jasaten.
Nerabe baten aitak bere etxe inguruan semeari ustez jazarri zitzaionetako bat ikusi zuen eta Ertzaintzari abisua eman zion. Orduan, bi adigabekoak atxilotu zituzten, indarkeriarekin egindako lapurreta eta mehatxuak egitea egotzita. Polizia etxetik pasa ondoren utzi zituzten aske, gurasoen eskuetan.
Bi adingabekori lapurtzeagatik eta mehatxatzeagatik bi nerabe atxilotu dituzte Hondarribian
Ustez urtebete zeramaten atxilotutakoek beste nerabeak mehatxatzen eta dirua lapurtzen. Biktima baten aitak Ertzaintzari abisua eman ondoren atxilotu zituzten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu