GIZARTEA

Bi adingaberi sexu abusuak egin dizkielakoan, gizon bat atzeman dute Abanton

61 urte ditu atxilotutako gizonak. Ertzaintzaren arabera, bi neskato etxera eraman zituen, "engainatuta", eta ukituak egin zizkien.

2013ko uztailaren 13a
17:45
Entzun

Ertzaintzak 61 urteko gizon bat atxilotu du Abanton (Bizkaia), bi adingaberi sexu abusuak egin dizkielakoan. Atzo arratsaldean atzeman zuten gizona, emakume baten salaketaren ondoren. Poliziari jakinarazi zion alaba "engainatuta" eraman zuela gizonezkoak bere etxera, eta han sexu ukituak egin zizkiola.

Ertzaintzaren arabera, gizonak aitortu du neskato horri ukituak egin zizkiola, eta beste bati ere bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.