osasuna

Bi aste urik gabe egon beharko dute Miarritzeko 400 etxebizitzatan legionelaren ondorioz

Maiatzaren 18an Miarritzeko Victoria Surf eraikinean egondako turista bat koma egoeran eraman zuten ospitalera, legionelaren ondorioz. Ur azterketa egin zuten berehala eta legionela tasa altuak atzeman. 400 etxebizitzaren hodien sistema garbitzen ari dira orain, eta ondorioz, bi aste inguru ur berorik gabe egongo dira hango biztanleak.

2006ko ekainaren 6a
20:02
Entzun
Laurehun etxebizitza hartzen ditu Victoria Surf eraikinak, Miarritzeko hondartza gune ezagunetakoak. Han astebete egondako turista baten osasun egoera larriak alarma piztu zuen, eta harrez geroztik ur sistema guztia aldatzen ari dira.

Ur beroaren hodietan atzeman zuten bakterioa. Hainbat etxebizitza udan soilik erabiltzen dira, eta ura geldirik egoten da horregatik. Ur putzu gehiegi sortzen da, oso egokiak bakterioa sortzeko. Hodiak garbitzeko lanek bi aste iraungo dute, eta tarte horretan ur berorik gabe egongo da eraikin osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.