Emakumeen aurkako indarkeria

Bi atxilotutako Donostian, bortxaketa saioa eta sexu gehiegikeria leporatuta

2007ko urtarrilaren 2a
16:45
Entzun
Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen atzo Donostian: haietako bat emakume bat bortxatzen saiatzeagatik eta beste bat bi neskekin sexu gehiegikeria izateagatik.

Bortxaketa saioa Loiola auzoan gertatu zen, goizeko bederatziak baino zerbait lehenago, Eusko Jaurlaritzaren Barne sailaren arabera. Emakumea etxera zihoan eta, igogailua hartzear zela, gizonezkoa gainera joan zitzaion eta galtzak jaitsi zizkion. Emakumeak ihes egitea lortu eta etxera sartu zen. Bere bikotekideari kontatu zion gertatutakoa eta Ertzaintzari deitu zioten. Ertzainek bere etxean atxilotu zuten bortxaketa egiten saiatu zena; 31 urte ditu.

Sexu gehiegikeria kasua ere goizean gertatu zen, 8:30ean, Kontxako pasealekuko dantzaleku batean, kanpoan. Gazte batek ni neskei bularrak eta hankartea ukitu zien, neskek Ertzaintzari abisatu zioten eta erasotzailea atxilotu egin zuten ertzainek; 19 urte ditu.

Gasteizen bi atxilotutako, euren bikotekideak jotzeagatik

Gasteizen Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu azkeneko egunetan, norberak bere bikotekidea jotzeaz leporatuta. Atxilotutako batek 51 urte ditu eta bere bikotearengandik urrun egoteko agindua dauka. Abenduaren 30ean, baina, emakumearen etxera joan zen, mozkortuta, Udaltzaingoaren arabera, eta jo egin zuen.

Beste atxilotutakoak 20 urte dauzka, eta atzo harrapatu zuten, Ramon y Cajal kaleko dantzaleku baten kanpoan bere neska-laguna jotzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.