Errepideak

Bi auto gidari zauritu dira A-8an, bi istriputan

Deba (Gipuzkoa) parean gertatu da larriena; bestea Donostiako saihesbidean. Eguraldi txarra tarteko, arazo dezente sortu da errepideetan.

2008ko martxoaren 25a
16:26
Entzun
Bi auto gidari zauritu dira gaur goizean A-8 autopistan, bi ezbeharretan. Emakumezkoak dira biak, eta larri zauritu da haietako bat.

Goizeko zortziak inguruan gertatu da bietan larriena, A-8ko 59. kilometroan, Deban, Istiñako tunelaren parean: Bilbo aldera zihoan auto bat irauli egin da,eta gidaria, 29 urteko L.A.P. emakumezkoa, larri zauritu. Donostia Ospitalean ingresatu dute. Lau kilometroko ilarak sortu dira istripuaren ondorioz.

Zertxobait lehenago, 07:25 aldera, auto bat bidetik atera da Donostiako saihesbidean, eta, ondoren, kamioi batek jo du atzetik. Gidaria, beste emakumezko bat, arin zauritu da.

Eguraldi txarraren, eta, batik bat, euri jasen ondorioz, istripu txiki asko gertatzen ari da errepideetan. Arreta handiz gidatzeko aholkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.