11:00etan gertatu da istripua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak BERRIAri azaldu dionez. Autobusetako batek atzetik jo du beste bat, eta kolpea jaso duenak Arte Ederren fakultatea jo du.
Hala ere, ez da inor zauritu, eta kalte materialak baino ez dira izan. Trafiko zuzendaritzak azaldu duenez, ez dakite istripua zer dela-eta gertatu den.
Leioatik campuseko komunikazio proiektuak zabaldu duenez, autobusen ohiko geralekuak aldatu dira istripuaren eraginez. Bilboko busek Garai kafetegiaren alboan izanen dute geralekua.