Errepideak

Bi autobusek talka egin dute Bilbon, eta hamar lagun arin zauritu dira

Istripu handi samarra izan da Bilbo erdialdean: Bilbobuseko autobus batek geldirik zegoen beste bat jo du atzetik, eta, ondorioz, hamar lagun zauritu dira, guztiak arin.

2006ko martxoaren 9a
11:20
Entzun
08:30 inguruan izan da ezbeharra, Moyua plaza inguruan. Autobusetako bat —bestea atzetik jo duena— hiri garraioko Bilbobus konpainiakoa zen; bestea, zerbitzu berezi bat egiten ari zen autobus bat. Bilbobusekoak bestea zergatik jo duen ikertzen ari dira.

Talkaren ondorioz, autobus bietan zihoazen hamar lagun zauritu dira: ebakiak, kolpeak eta orno zerbikalak minduta dituzte, baina inork ez du larritasunezko ezer. Hala ere, badaezpada erietxeetara eraman dituzte azterketak egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.