Eguerdian piztu da sua Zeberioko (Bizkaia) Areiltza auzoko baserri batean, eta ondokora zabaldu da sutea. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen sua. Arratsalderako itzalita zeukaten, baina badaezpada han geratu dira suhiltzaileak haizeak gogor jotzen zuela-eta txinpartek sua berpizteko beldur.
Baserri bateko bizilagunak, 103, 86 eta 82 urtekoak, artatu behar izan dituzte, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan. Senideen etxeetara joan dira, hala ere, baserri kiskalita geratu delako.