Kea arnastu dutelako eraman dituzte erietxera suhiltzaile bat eta 53 urteko emakukezko bat, lepoa erreta eraman dute bigarren suhiltzailea, eta kolpe eta zauriekin 22 urteko neska bat. Zauri arinak dituzte laurek, eta senda agiria gaur bertan jasotzea espero da.
Garrei ihesi, eraikinaren barruko patiotik behera jaisten hasi da 22 urteko neska; paretako heldulekuetatik eskegita jaisten joan da, eta lurrera iristeko hiru bat metro falta zituela salto egin du. Kolpeak izan ditu, eta haiek begiratzera eraman dute erietxera. Nolanahi ere, senda agiria gaur bertan ematea espero da.
Goizaldeko 2:40 aldera piztu da sua, eraikinaren laugarren solairuan. Zortzi lagun bizi ziren eraikin osoan, eta guztiak atera dituzte etxetik. Aldameneko etxepeko bizilagunak ere atera egin dituzte, segurtasun neurriengatik. Sutea handia izan da, etxebizitzaren teilatua erortzeraino.