Beroaren eraginez, etxetik erietxera eramaten dituzten Nafarroako lehenengo bi kasuak dira. Urte osoko tenperaturarik altuenak izan zen atzo Iruñean, 39,8 gradu.
Atzo arte, ur falta eta nekeagatik ospitaleratuak izan diren pertsona kopurua normala izan dela adierazi du Nafarroako Osasun Zerbitzuak. Orain arte, uda bero honetan, egunero pertsona bat edo bi izaten ziren erietxera eramandakoak. Horien artean gehienak kirola egiten ari zirenak edo adineko pertsonak izan dira. Lehengo larunbatean, adineko emakume bat mendira joan zen, eta beroaren eraginagatik erietxera eraman zuten. Igandean, ere, beste kasu bat izan zen.
Beroa
Bi emakumezko larri ospitaleratu dituzte Nafarroan beroaren eraginez
Burlatako eta Iruñeko bi emakume larri ospitaleratu dituzte beroaren eraginez. Bi nafar horiek berrogeita hamazortzi eta hirurogeita hamazortzi urte dituzte, hurrenez hurren. Erietxeko iturriek esan dutenaren arabera, Burlatan bizi den emakumezkoa atzo arratsaldean eraman zuten Bideko Amaren erietxera, eta Zaintza Berezien Gelan dago. Emakumezko iruindarra, berriz, gaur goizean eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu