Itoitzko urtegia

Bi emakumezko Miguel Sanzen aurrean biluztu dira Itoitzko urtegia betetzen hasi direla salatzeko

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur eman du jakitera Itoitzko urtegia eraikitzeko lanak amaitu direla, eta gaurtik hasi eta datozen hilabeetan urtegia betetzeko lanei ekingo diotela. 'Itoitzekiko solidarioak' taldeko bi emakumezko Sanzen aurrean biluztu dira gerritik gora "urak heriotza" dakarrela salatzeko. Bi 'solidarioak' Foruzaingoak atxilotu ditu. Gaurko ekitaldia prozedura judizialak guztiz bukatu gabe daudenean egin dute, Itoitzeko Koordinadorak jarritako bi helegite erabaki baitaude oraindik.

2004ko urtarrilaren 19a
14:46
Entzun
Ebro ibaiko Konfederazioak iragarri duenez, egunean zehar itxiko dituzte orain arte Irati ibaiak zekarren ura pasatzen uzten zuten ateak. Itxi bezain laster gora egingo du ur-mailak eta hilabete barru 531ko mailara iritsiko dira urak. Gehienezko maila, berriz, lau urte barru lortuko da, 596 metrora igoko lirateke urak. Itxi ondoren,urtegiko isurbideek Irati ibaiak behar duen maila ekologikorako ura bakarrik utziko dute pasatzen.

Hori dena prozedura judizialak guztiz bukatu gabe daudenean gertatu da. Itoitzeko Koordinadorak bi helegite aurkeztu zituela urtegiaren kontra. Bata, Europako Giza Eskubideen Auzitegian eta bestea Espainiako Auzitegi Gorenean. Biak erabaki gabe daude oraindik.

Lanak amaitutzat emateko Iruñeko Baluarten ekitaldia egin dute Nafarroako eta Espainiako Gobernuko agintariek. Ekitaldi hori Itoitzeko bi solidariok eten egin dute, eta Miguel Sanz presidentearen aurrean gerritik gora biluztu dira egin dira "urak heriotza dakarrela" salatzeko. Foruzaingoak atxilotu egin ditu bi emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.