Furgoneta batean zihoazen bi emakumezko hil dira gaur Donostian, hiriko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Donostiako bizilagunak dira biak: Y.G.P. (40 urte) eta T.G.C. (36). Ibilgailuko beste hiru lagun zauritu egin dira; pertsona heldua larri dago eta bi haurren diagnostikoa ez dute jakinarazi. Guztiak erietxean daude. Udaltzainek esan dute furgoneta barruan hamar pertsona zihoazela.
01:00ak pasatxo zirela izan da ezbeharra, Buenavista auzoan, Elosegi Alkatea etorbidean. Donostiara bidean zihoazen Renault Kangoo ibilgailuan, eta honek Pasaiako (Gipuzkoa) portuko hormaren aurka jo du.
Gizartea
Bi emakumezko zendu dira Donostian, errepide istripuan
40 eta eta 36 urteko donostiarrak dira hildakoak. Goizeko ordubatak aldera izan da ezbeharra eta furgoneta batean zihoazen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu