Bi enpresa talde lehiatuko dira Zubietako errauste planta egiteko

Hiru talde aurkeztu ziren, eta kanpoan geratu da LKS, Amenabarrek eta Senerrek osatutakoa

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Bi enpresa talde lehiatuko dira Gipuzkoako Zubietako errauste planta egiteko.Hain zuzen ere, aurkeztu ziren hiru taldeetako bat lehiaketatik kanpo geratu dela jakinarazi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak, hedabideetara igorritako ohar batean. Izan ere, Amenabarrek, LKSk (MCC) eta Sener Ingenieriak aurkeztutako proposamena atzera bota du Partzuergoak. Argudiatu duenez, «eraginkortasun teknikoaren baldintzak» ez ditu betetzen, eta eta horrelako azpiegiturak eraikitzeko eta martxan jartzeko behar den esperientzia ere ez du bermatu.

Hala, bi enpresa taldek dute aukera errauste planta egiteko: Befesa Aguak, Befesa GRIk, Galdianok, Construcciones Antzibarrek, Thyssengroupek eta Novergiek osatutakoak, batetik; eta FCCk, Serbitzuk, Altuna y Uriak eta AE&Ek osatutakoak, bestetik.

Eraginkortasun teknikoaren txostenean enpresa taldeek aurkeztu behar dituzte erreferentziak biolehortzeko plantari buruz eta errauste plantari buruz. Lanen eskaintza hurrengo urteko urtarrilean egitea espero duela jakinarazi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.