Bi erritmo izango ditu akordioak

2012ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Euskal Herri osoa hartzen dute akordioa sinatu duten alderdiek. Nolanahi ere, aurretik jakinarazi zuten Ipar Euskal Herrian erritmo bat izango duela eta Hegoaldean beste bat. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta EAk sinatutako engaiamendua bi denboratan gauzatuko da: ondoko asteetan Hego Euskal Herrian eta udazkenean Ipar Euskal Herrian. Gauzatze horren berri emateko orduan, lan ardatz konkretuak eta ibilmoldeak zehaztuko dituzte. Akordioa iragarri zutenean jakinarazi zuten «kultura politiko ezberdinak» direla eta bakoitzari «egokitzea» nahi dutela, beraz, «Hego nahiz Ipar Euskal Herriari egokituriko erritmo, molde eta eduki zehatzak izango ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.