Guardia Zibilak Azpeitiko eta Zumarragako bi bizilagun erreskatatu zituen atzo arratsaldean Pirinioetan, Huescan (Espainia), Pabellon mendian eskaladan zirela. Croisan izeneko horman ez aurrera, ez atzera geratu ziren bi eskalatzaileak, eta helikopteroa erabili behar izan zuen Guardia Zibilak haiek handik ateratzeko.
Helikopteroaren garabia erabili zuten. Mendizaleen goian jarri -30 metrora-, eta handik espezialista bat jaitsi zen erreskatera.
Jesus Mari E.A. (Azpeitia, 35 urte) eta Iñaki A.N. (Zumarraga, 36 urte) dira bi mendizaleak.
gizartea
Bi euskal eskalatzaile erreskatatu dituzte Pirinioetan
Huescako mendi bateko horman ez aurrera, ez atzera geratu ziren Azpeitiko eta Zumarragako bizilagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu