euskal presoak

Bi euskal presoren senideek errepide istripua izan dute Espainian

Juan Ramon Karasatorre eta Oskar Zelarain Alcalako kartzelara bisitatzera zihoazela eduki dute ezbehar "arina". "Sakabanaketa politikak eraginako urteko bederatzigarren istripua izan da", Etxeratek salatu duenez.

2011ko irailaren 21a
16:14
Entzun

Juan Ramon Karasatorre euskal presoaren neska-lagunak eta Oskar Zelarain euskal presoaren neska-lagunak eta alabak igandean auto istripu bat izan zutela jakinarazi du gaur Etxerat elkarteak. Alcala-Meco espetxera (Espainia) zihoazela izan zuten ezbeharra, "arina", Etxeraten arabera; kotxe iladak zirela-eta beste auto baten jo zuen eurenak. "Bidaia jarraitu ahal izan zuten eta beren senideekin bisita egin zuten".

"Sakabanaketa politikak eraginako urteko bederatzigarren istripua izan da", Etxeratek gaitzetsi duenez.

Era berean, abuztuaren 12an Algecirasko kartzelan (Espainia) hiru euskal presoren ziegak arakatu zituztela jakinarazi du elkarteak —haietako bi Ibai Aginaga eta Mikel Arrieta direla esan du—. "Argazkiak, paperak, liburuak eta egunkariak atera zizkieten ziegetatik". Preso haiek "miaketa intregalak pairatu" zituztela ere adierazi du Etxeratek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak