Iraken inbasioa

Bi frantziar hil dituzte eta hirugarren bat zauritu dute Fallujahn

Frantziako Atzerri Ministerioak jakinarazi berri duenez, bart gauean bi frantziar hil dituzte eta hirugarren bat zauritu dute Iraken, Fallujah hirian. Iturri horrek agertu duenez, bai hildakoak, bai zauritua, Bagdad eskualdean azpiegiturak berreraikitzen dabiltzan enpresa pribatuetako enplegatuak ziren. Metrailetekin tiroka egin zietela eraso zehaztu dute.

Topagunearen ekimenaren aurkezpena. TOPAGUNEA
2004ko urtarrilaren 6a
15:23
Entzun
Frantziako Atzerri Ministerioaren arabera, auto batean zihoazen hiru lagun horiek, beste ibilgailu batzuekin batera konboi bat osatuz, metrailetekin tiro egin zietenean.

Bagdadetik hurbil dago Fallujah eta AEBen kontrako erresistentziaren gune nagusietako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.