Errepideak

Bi gazte hil dira Bilbon, errepide istripuan

Bart goizaldean bi gazte hil dira Bilbon, Enekuriko gainean, trafiko istripu batean. Bi autok elkarren kontra jo dute, eta haietako batean zihoazen bi mutil gazteak zendu dira. Beste autoan zihoazen bi lagunak, berriz, zaurituta daude.

2004ko ekainaren 19a
13:13
Entzun
Goizaldeko bostak inguruan gertatu da istripua, Enekuri gaineko bihurgunetik hurbil. Hain zuzen ere, bihurgune horren ostean hasten da Bilbora sartzeko errepide sarea.

Bilboko matrikula zuten Fiat Bravo auto batek eta Gasteizko matrikuladun Citroen Xsara batek elkar jo dute, eta talkaren ondorioz, Fiat Bravo ibilgailua malda batean behera amildu da. Hain zuzen ere, auto horretan zihoazen bi lagunak —25 urteko A.G.G. eta 24 urteko J.P.G., biak gizonezkoak— hil dira. Beste autoan 21 urteko I.M.S. mutila eta 18 urteko Z.R. neska gaztea zihoazen, eta biak zaurituta eraman dituzte Basurtuko erietxera.

Ezbeharraren ondorioz, olioz eta erregaiz blaituta geratu da errepidea, eta hainbat denboraz trafikoa eten dute udaltzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.