Joan den abenduaren 23an, bi gaztek eraso egin zioten Ibon Urrengoetxeari. Bilbon gertatu zen erasoa, eta Urrengoetxea goizalde hartan bertan hil zen. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 13 urteko adingabe bat identifikatu du erasoarekin zerikusia duelakoan.
Adingabeak Deustuko polizia etxean deklaratu du, baina Ertzaintzak ez du atxilotu, ezta auzipetu ere, 14 urtez azpikoa delako. Auzia adingabeen fiskalaren esku geratu da. Identifikatutako beste gaztea ere adingabea da, baina, 14 urte baino gehiago dituenez, auzipetu dezakete.
Poliziaren hipotesia da lapurreta egin ziotela, eta kolpeka hil zutela.