Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, kamioiak gai toxikoa zeraman, eta su hartu du. Suhiltzaileek 20:00etarako kontrolpean zuten sua, eta orduan topatu dute kamioi gidaria, hilik.
Oronoz eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Doneztebeko eta Lesakako mediku zerbitzuak ere.
Horrez gain, ingurumeneko teknikariei ere eman diete gertatutakoaren berri; baliteke kamioiak zeraman kargaren isuria eta gasoila Bidasoa ibaira iritsi izana.