Bi gizon atxilo, ustez Uxueko sutea pizteagatik
IRUÑEA. Foruzaingoak 63 eta 69 urteko bi gizon atxilotu ditu, ustez Uxueko (Nafarroa) sutea pizteagatik. 237 hektarea kiskali ziren joan den uztailaren 25ean. Atxilotuak Iruñekoak dira, eta erlauntzak dituzte mendiak su hartu zuen eremuan. Ingurumenaren aurkako delitua egotzi diete. Foruzaingoak uste du erlauntzak keztatzeko erabili zituzten gailuek eragin zutela sua. Atzo bertze sute bat piztu zen, Zallan, Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu