GIZARTEA

Bi gizon atxilotu dituzte, Arabako Aldundiaren ardurapeko bi adingaberi abusuak egin dizkietelakoan

Guardia Zibilak atzeman ditu bi gizonak. Aldundiaren arabera, urtarril amaieran izan zuten kasuen susmoa, eta salaketa jarri zuten. Gaur egun bi adingabeak ez daude diputazioaren esku.

Arabako Aldundiaren zentro bat. JUANAN RUIZ, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko ekainaren 1a
09:40
Entzun

Gasteizen bi gizon atxilotu ditu Guardia Zibilak, bi adingaberi sexu abusuak egin izana leporatuta. Hedabide batzuek polizia iturriak aipatuz zabaldu dutenez, opariak eskaintzen zizkieten adingabeei, eta abusuak egiten zizkieten. Neskak dira abusuak jasandako biak, eta gaur egun 16 eta 17 urte dauzkate.

Arabako Foru Aldundiaren ardurapean egonak dira biak, nahiz eta gaur egun ez dauden diputazioaren zentroetan. Aldundiak azaldu du urtarril amaieran gazteen justiziako hezitzaileekin egindako bilera batean izan zuela kasuen berri: "zantzuak" zeudela "eskubide urraketak" gertatzen ari zirelako adingabe horien aurka. Biharamunean salaketa jarri zuten epaitegian.

Guardia Zibilak atxilotu ditu bi gizonak —abusuak Trebiñun gertatu izanaren zantzuak dituztelako—, eta epailearen esku geratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.