Ustez euren bikotekideak jotzeagatik, bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon (Bizkaia). Atzo arratsaldean izan ziren bi erasoak.
Lehenengoa 17:00etan izan zen, baina gauera arte ez zuten atxilotu 26 urteko gizona. Andreak deitu zien ertzainei, bikotekideak jo eta akabatzearekin mehatxatu zuela esanez. Gaur jarriko dute epailearen esku.
Beste erasoa 17:40an izan zen. Ertzainek sudurretik odola zeriola aurkitu zuten erasotako emakumea, etxean, eta ilunabarrean atxilotu zuten bikotekidea, 43 urteko gizona. Epailearen esku dago.
Bi andreak osasun zerbitzuetan artatu dituzte.