Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean Bilbon, bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko agindua hausteagatik eta hari lepotik heldu eta hiltzeko mehatxua egiteagatik. Gainera, atxilotu zutenean ertzainetako bat bultzatu izana ere leporatzen diote.
Emakumearen etxean gertatu zen ustezko erasoa, gizonezkoa ateari ostiko bat emanez sartu zenean. Ertzaintzak emakumezkoaren etxean aurkitu zuen gizonezkoa, eta hantxe atxilotu zuen. Atxilotu zutenean, emakumea iraindu eta mehatxu gehiago egin zizkion atxilotuak.
Gasteizko udaltzainek 24 urteko mutil bat atzeman dute, bikotekidea jo eta mehatxatu egin duelakoan. Atzo 23:30 aldera atxilotu zuen, emakumeak parte eman ostean.