Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Bilboko metroan, emakume bati sexu erasoa egin diotelakoan

2010eko otsailaren 2a
11:45
Entzun
20 eta 22 urteko bi mutil gazte atxilotu zituen atzo gauean Ertzaintzak Bilbon, metroan, emakume bat jotzea eta sexu erasoa egitea leporatuta.

Ertzaintzako iturriek agertu dutenez, gaueko hamar eta erdiak aldera gertatu zen erasoa: emakume bat nasan zegoen trena iristeko zain eta bi mutil gazteak inguratu zitzaizkion. Ezertxo ere esan gabe joka hasi zitzaizkion, eta, halaber, bularretan eta ipurdian ukitu lizunak egiten. Metroko zaindarietako batek zer gertatu zen ikusi zuen, eta neskari laguntza ematera joan zen. Halaber, laguntza eskatu zien beste lankide batzuei.

Polizia iturrien arabera, Ertzaintza iritsi zenean ustezko erasotzaileak atxikita zituzten zaindariek, 20 eta 22 urteko bi gazte. Emakumeak eta zaindariak osasun zerbitzuen laguntza behar izan zuten hainbat kolpe baitzituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.