Bi gizon atxilotu dituzte gaur Bilbon eta Getxon (Bizkaia), beren bikotekideak jo dituztelakoan. Hala zabaldu du Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak.
Lehenbiziko atxiloketa atzo egin zuen Ertzaintzak, Getxoko Algorta auzoko erdigunean. Lehenago lekuko batzuek adierazi zuten gizonezko bat ikusi zutela berarekin zegoen emakumea ileetatik hartzen eta arrastaka eraman ostean atari batera sarrarazten.
Ertzainak gerturatu zirenean atari barruan topatu zuten bikotea, sesioan. Polizia iturrien arabera, emakuma negarrez ari zen, eta lepoa gorrituta zuen, baita ezpain batean zauria eta odol isuria ere. Hori ikusirik, gizonezkoa, 25 urtekoa, atxilotzea erabaki zuten.
Bigarren atxiloketa Bilbon egin zuten, atzo ere, 18:00ak aldera. Emakumezko batek salatu zuen atzo bertan jasandako erasoaz gain, azkenaldian tratu txarrak ohikoak zirela gizonezko bikotekidearen aldetik, "[legez kanpoko] drogak hartzen zituen aldiro". Atzo, zehazki, eztabaidan jardun ostean gizonak mahai baten kontra bultzatu zuen emakumea, eta bizkarrean hematoma bat eta urradura batzuk eragin zizkion.
Ertzaintzaren arabera, bien bertsioak entzun ondoren erabaki zuen gizonezkoa atxilotzea, honek erasoa egin izana aitortu ziela nabarmenduta.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon eta Getxon, beren bikotekideak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu