Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atzeman du bart Bilbon, emaztea jo egin duelakoan. Etxean izan da ustezko erasoa, hiriburuaren erdialdean, gaurko hamaikak baino lehenago.
Ertzainek esan dute biktimak kolpea daukala masail batean eta zauriak besoetan. Etxera itzuli denean atxilotu dute gizonezkoa.
Trapagaranen (Bizkaia) beste gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak, 30 urtekoa, neska-laguna jo egin duela egotzita. Atzo arratsaldean atxilotu zuen, etxe batean, eta labanarekin emakumezkoa mehatxatu izana ere leporatu diote.
Biktimak zauriak ditu lepoan eta beso batean, polizia iturrien arabera.
emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon eta Trapagaranen, bikotekideak jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu