Bilboko Udaltzaingoak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du bart gauean, bikotekideari eraso egitea leporatuta. 22 urteko emakumeak gizonak "hil" egin nahi zuela adierazi zuen. Emakumea Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten. Gizona atxilotzean, etxean haur bat zegoela ohartu zen Polizia eta emakumearengana eraman zuten.
Atzo arratsaldean Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atzeman zuen Bilbon, bikotekidearekiko urruntze agindua hautsi egin zuela leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Ustez neska-lagunaren etxe parean zegoen gizona, Amezola auzoan. Urtarrilaren 12an ere atxilotu zuten, bikotekidea jo egin zuelakoan.