Emakumezko batek Gasteizko Udaltzaingoari salatu zion gizonezko batek sexu erasoa egin ziola masajeen egoitza batean. Gizonezkoa bertako masajista da, eta 29 urte ditu. Epailearen aurretik igarotzeko zain, atxiloturik dago.
Bestalde, larunbatean, udaltzainek beste gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen. Kalean atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoa, berarekin zegoen emakumezko bati ukituak egitea leportatuta.