Azken orduetan bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei tratu txarrak ematea egotzita.
Horren berri gaur jakin den arren,iragan larunbat goizaldean atxilotu zuen Udaltzaingoak bi gizon horietako bat. Goizeko ordubiak pasatxo zirela dei bat jaso zuten, etxebizitza batean istilu handiak entzuten zirela esanez. Hara jaondakoan, gizonezko baten garraisiak eta haur baten negarrak entzun zituzten. Atea jo, eta gizonezko batek zabaldu zien atea, eta udaltzainak zirela ikusi zuenean, ixten saiatu zen. Udaltzainek ez zioten utzi, ordea. Emaztea agertu zen, orduan, aurpegia odoletan zuela, begiak hazita, ezkerreko besotik odoletan, eta urratu eta ubeldu ugarirekin. Gizonezkoa atxilotu eta andrazkoa Santiago erietxera eraman zuten.
Bart goizaldean, berriz,39 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bikotekideari eraso eta mehatxuak egin dizkiolakoan.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu dutenez, goizaldeko ordubatak aldera atxilotu dute VA.D.P. Bikotekidea jotzea ez ezik, heriotza mehatxua egitea leporatzen diote.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso dietelakoan
Emakumezkoetako bat odoletan aurkitu zuten ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu