Atxilotutako gizonetako batek 40 urte ditu: atzo goizean eraso egin zion bere emazteari. Biktimak berak deitu zien udaltzainei: azaldu zienez, gizona edanda heldu zen etxera, eta eztabaida baten ostean, ukabilkada bat eman zion besoan eta lepotik indarrez heldu zion. Gizonari izkin egin eta udaltzainei deitzea lortu zuen.
Bigarren erasoa eguerdi aldera izan zen: 42 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekide ohia jo, iraindu eta mehatxatzeagatik. Eztabaidan ari ziren kalean, eta lekuko batek deitu zien udaltzainei, gizonak andrea jo zuela ikustean. Gizonak ihes egin zuen korrika, baina biktimaren eta lekukoaren laguntzarekin atxilotu zuten erasotzailea.