Bi gizon atxilotu dituzte genero indarkeria egotzita
BILBO. Poliziak bi gizon atxilotu ditu Bilbon, ustez bikotekideei eraso egiteagatik. Udaltzainek 49 urteko gizon bat atzeman zuten herenegun bikotekidea jotzeagatik. Biktimak azaldu zienez, heriotza mehatxua egin zion. Ertzainek, aldiz, beste gizon bat atxilotu zuten, bikotekidearekiko zuen urruntze agindua haustea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu