emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Leioan eta Durangon, bikotekideei eraso egitea leporatuta

2009ko maiatzaren 18a
17:07
Entzun
Atzo eguerdian Leioan (Bizkaia) 31 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumeak jasotako erasoaren ostean, etxetik alde egin eta lantokitik eman zuen gertaeraren berri, Ertzaintzaren arabera.

Durangon (Bizkaia) 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, bikotekideari eraso egin ziolakoan. Ertzaintza gertaera izan zen etxebizitzara joan zen eta ustezko erasotzaileak bikotekidea jo zuela aitortu zuen. Gizonak adingabeko seme-alaben aurrean eraso egin ziola adierazi zuen emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.