genero indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakume batek bortxaketa salatuta

Biktimak urrian sartu zuen parte. Atxilotuek 29 eta 32 urte dituzte.

2012ko apirilaren 4a
16:25
Entzun

Guardia Zibilak 29 eta 32 urteko bi gizon atxilotu ditu Nafarroan, emakume baten bortxaketa salaketa jaso eta ikerketa egin ondoren. Biktimak iazko urrian sartu zuen parte; zioen bi gizonezkoak etxera gonbidatu zituela, eta ezten batekin mehatxatuta sexu erasoa egin ziotela. Telebista, urrezko eskumuturrekoa eta telefono mugikor bat lapurtu zizkiotela ere esan zien emakumezkoak Guardia Zibilak.

Ustezko erasotzaileak aurkitzeko ikerketak luze jo du, emakumezkoak haiei buruzko datu gutxi eman zituelako, "ia ez baititu ezagutzen", Guardia Zibilak esan duenez.

Sexu erasoa, lesio fisikoak eragitea eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzi dizkiete bi gizonezkoei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.