emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Sestaon eta Errenterian, neska-lagunak jotzea egotzita

2009ko irailaren 25a
14:02
Entzun
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zen atzo Sestaon (Bizkaia), neska-laguna jo egin zuelakoan. Euren etxean izan zen ustezko erasoa. Biktimak ertzainei jakinarazi zien aspalditik jotzen zuela bikotekideak. Osasun zentro batera eraman zuten emakumezkoa, artatzera.

Errenterian (Gipuzkoa) ere atzeman zuen atzo gizonezko bat, neska-laguna jotzea egotzita. 58 urte ditu atxilotuak eta, Ertzaintzak esan duenez, kalean jo zuen emakumezkoa. Hori ere osasun zentro batera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.