INDARKERIA MATXISTA

Bi gizon atxilotu dituzte Urretxun emakume bat jo eta gau oso batez atxikitzea leporatuta

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 37 urte ditu atxilotu batek, eta 47 besteak.

2015eko azaroaren 9a
09:09
Entzun

Erasoa larunbat gauean gertatu zen, Urretxun (Gipuzkoa). Industrialde batean bi gizonek emakumea jo eta gau osoan zehar goizaldera arte atxiki zuten. Emakumeak azkenean ihes egitea lortu zuen. Goizeko zazpietan emakumeak Ertzaintzari hots egin eta gertatutakoa salatu zuen. Azaldu zien atxilotutako bi gizonek pabiloi batean eduki zutela, eta jo eta atxikitzeaz gain, hainbat gauza ostu zizkiotela.

Ertzainekin pabiloira joan zen emakumea salaketa egin ondoren. Azaldu zien bi gizonetako bat ezagutzen zuela eta eztabaida baten ostean hasi zitzaizkiola jotzen. Pabiloira iritsi zirenean bi gizonezkoak han topatu zituzten, eta han bertan atxilotu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.