Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, genero indarkeriaren delitua egotzita. 55 urteko gizon bat da bat. Ertzaintzak atxilotu du Gasteizen, joan den astean ustez bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik. Hilaren 19an izan zen erasoa, 17:00 inguruan.
33 urteko gizonezko bat da bestea, eta Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu du, bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko agindua hainbat aldiz urratu duelakoan. Atzo hartu zuten atxilo, 16:20 aldera, Pio XII.aren kalean.
Genero indarkeriaren biktimak babesteko zerbitzuan dihardute gizona atxilotu zuten poliziek, eta emakumea zaintzen ari zirela topatu zuten gizona, auto batean, andrearengandik 200 metro baino gertuago. Orduan atzeman zuten, eta polizia etxera eraman.