Bi gizon atzeman dituzte genero indarkeria egotzita
BILBO. Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atzeman du Bilbon, ustez bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Bikotearen etxera bertaratu zirenean, andrea odoletan ari zela baieztatu zuten ertzainek, eta besoan kolpea zuela. Gasteizen, biktimak berak deitu zien ertzainei, bikotekideak jo egin zuela esanez. Azaldu zienez, bikotekideari harremana eten nahi zuela esan, eta hark heriotza mehatxua egin eta jo egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu