Bi gizon espetxeratu dituzte Basaurin, Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Biak ere, erasoengatik.
Batetik, igande gauean bikote bati lapurreta egin zieten bi lagunek eta horietako batek neskari sexu erasoa egin zion. Horietako batek alde egitea lortu zuen, baina neskari eraso egin ziona atxilotu eta espetxeratu egin dute.
Bestetik, gizon batek bere bikotekidearen erasoa jasan zuen astelehen gauean, aizto batekin. Bikotekidea atxilotu eta espetxeratu egin dute; erasotuari, berriz, ebakuntza egin behar izan zioten eta ospitalean jarraitzen du oraindik.