atxiloketak

Bi gizonezko atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñean emakume bat bahitzeagatik

Espainiako Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu Iruñean (Nafarroa) 24 urteko emakume bat bahitzeagatik.Polizia iturriren arabera, bahitua nazioarteko haxix trafikoko erakundeko kide baten senitartekoa da, eta bi atxilotuak ere erakundeko kideak dira Poliziak azaldu duenez, neska bahitu zuten hauen bazkide bat droga lehorreratze batekin geratu zelako.

2005eko abuztuaren 3a
19:04
Entzun
Bi gizonezko atxilotu ditu Espainiako Poliziak emakume baten bahiketagatik, Iruñean. Emakumeak 24 urte ditu, eta nazioarteko haxix trafiko erakunde batekin erlazionatzen da: kideetako baten senitartekoa da. Espainiako Poliziaren arabera, atxilotuak ere erakundeko kideak dira, eta bahiketa beste bazkide batek poltsikoratu zuen droga merkantzia batekin lotuta omen dago.

AtxilotuakF.M.M. 31 urtekoa, eta S.T.A. 29 urtekoa dira. Nafarroako Poliziako Buruzagitza Nagusiak beste kasu batekin erlazionatzen du bahiketa: uztailaren 23an bi nafar Turinen (Italia) 400 kilo haxix soinean zeramatzatenekoa, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.